blogak

Garaigoikoa

Burutik ala bihotzetik?

Ahalduntzeaz edo boteretzeaz (edo nire kide den Ziortzak dioen modura, burujabetzeaz) asko egiten dugu berba euskalgintzetan, aldez edo moldez gehientsuenok bide horretan ari gara edo, behintzat, hori dugu helburu. Eta ondo dago, eta bat nator, eta abar.

Baina egiteko orduan, nire ustez, gehiegi jotzen dugu burura (igual ume edo gaztetxoekin ez horrenbeste, baina nagusiekin bai, erabat). Eta bihotza zer? Eta emozioak, inpultsoak, bulkadak, zer? Eta bizipenak, zer?

Euskarabenturak markatzen du, nire ustez, iparra. Baina, atzera begiratu, eta nire inguruan (Derion, Txorierrin) zein izan da nire adinaren bueltako jendea euskaltzaletu duena? Buruak aginduta euskaltzaletu dira? Edo bizipenek aginduta?

Bizipenak duda barik. Bizipenak Lainomendin, bizipenak AEKn, bizipenak Hori Baien, bizipenak militantzian, bizipenak etxean, bizipenak Berbalagunen. Horiek izan dira bideak, ez gogoeta sakon eta eraldatzaileak (horiek gerora etorri dira, kasu batzuetan behintzat). Horiek izan dira abiapuntuak. Eta abiapuntu horiek eraikitzen galdu beharko genuke denbora, gogoetak ahaztu barik. Edo ez …ahalduntzea/boteretzea/burujabetzea arrazionalki egin behar da? Erantzunik ez dut, galderak hamar mila.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07