blogak

Garaigoikoa

Biziberritzea

Soziolinguistikaren mundu akademikoan, gero eta garrantzi handiagoa du biziberritzeak (ingelesez revitalization). Argitarapenak biderkatzen ari dira han eta hemen, LPP etiketapean (Language Policy and Planning), hau da, Hizkuntza Politika eta Plangintza (HPP). Horren adibide, aurrekoan aipatu nuen The Routledge handbook of language revitalization.

Hala ere, Amerika Erdialdeko eta Hegoko inguru akademikoetan ere bada presente gaia, maila apalagoan bada ere. Adibidez, Kolonbiako Universidad Indígena Interculturalak badu Hizkuntzak Biziberritzeko lau urteko lizentziatura. Gurean, ostera, jarraitzen dugu berdin antzean: euskal ikasketen graduan biziberritzeari kasu gutxi egiten (orain dela lau urteko Euskal filologia ikasketak artikuluarekin gogoratu naiz), Hiznet aipagarriarekin eta ezer gutxi gehiagorekin (azken aldian Bat aldizkaria ere motelduta dabilela iruditzen zait, pertzepzio kontua baino ez da izango).

Feminismotik asko ikasi behar dugula aipatzen dugu askotan. Eta, kasu honetan ere, komeni da hara begiratzea. Izan ere, feminismoak akademian ere muskulu eta indar handia erakusten du, gurean ere. Eta guri ere komeni zaigu nazioarteko akademiatik datorkigun olatutxo hori hartzea, surfeatzea eta gureari indar gehiago emateko. Ez ala?

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07