blogak

Garaigoikoa

Birsortzen

Zergatik du bertsoak gure artean horrenbesteko arrakasta? Ba ez dakit, baina intuizio batzuk baditut. Jose Antonio Flores soziolinguista mexikarraren liburu batean honakoa irakurri dut: “identitate-jolasa praktikan” (bera ari da Mexikoko nawatek egiten duten igarkizunen jolas bati buruz). Eta iruditu zait hori dela bertsoa gutako askorentzat. Identitate-jolas praktiko eta atsegin bat. Alberto Irazuk “Rock puntua” liburu ezinbestekoan antzekoa dio: “Euskaraz mintzo direnen ariketa ludikoa da bertsoa”.

Identite-jolas hori da, Floresen berbekin jarraitzeko, “komunitatea komunitate izan dadin beharrezkoa duen kare-orea”. Musika ere bada kare-orea, musikak ere komunitateak ehuntzen baititu. (Zein ote da euskararen aldeko mugimendu sozialaren banda sonora? Horrelakorik al dago?).

Izan ere, bertsoak eta musikak bi aditz deklinatzen dituzte: birsortu eta asmatu. Eta bi berba horietan ere laburbiltzen da, antza, hizkuntza (hiztun komunitate) baten biziberritzea. Sormenaren lege nagusia, beraz: birsortu eta asmatu. Ahozkotasunaren eta idatziaren beste alor batzuetara ere zabaldu beharko liratekeen aditz biak, bide batez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07