blogak

Garaigoikoa

Bihar irakatsi

Gaur ikasi, bihar irakatsi. Lelo hori zuen Kimuak erakundeak. Euskal kultura eta balio eraldatzaileak transmititzea zuen helburu. Ordutik, urak mugitu ditu errotak eta sasoiak aldatu egin dira. Baina bulkada berrien harira argitaratutako liburuak berriro ekarri du nire akordura erakunde hori.

Euskal kultura eta balio eraldatzaileak. Gaur eta hemen aisialdi elkarte eta mugimendu askok besarkatzen dituzte bi horiek. Urtxintxa, Txatxilipurdi, herri hezitzailearen inguruko eragileak, euskal udalekuak, … baita Euskarabentura ere. Kimuak bezala, Euskarabentura oso bibentziala da eta izan gura du. Aldaketak eragiteko bizipen positiboek duten indarraz jakitun dira antolatzaileak eta primeran egiten dute hori.

Kimuak-en ibilitako batzuk gertutik ezagutzen ditut eta haietako askorentzat erakunde horretan ume bezala aritzeak gerora begira garrantzi handia izan du. Klik batzuk egiteko balio izan zien. Ea Euskarabenturak ere etorkizunean humus hori uzten duen … Bitartean biba zuek kopon! Lan aparta egiten ari zarete-eta.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07