blogak

Garaigoikoa

Barritu

Doktore-tesia dela eta, mila gauza ari naiz irakurtzen eta irensten. Eta gogoratzen ez nituen gauza batzuekin oroitu naiz. Adibidez, AEKk bere sasoian euskara helduei irakasteko sortu zuen Ekintza bidezko ikaskuntza metodoa (edo kulturgintza metodoa). (Orain badirudi berriro ere bogan dagoela metodo honen tankerakoa).

Ekintza bidezko metodotik ikastolek hasiera-hasieratik landu duten berrikuntza pedagogikora egin du bidaia nire buruak (ikusi adibidez, Idoia Fernandezen “Oroimenaren hitza” liburua).

Izan ere, euskararen biziberritze prozesu osoa berrikuntza sozialaren adibide paregabea dugu. Euskararen aldeko herri mugimenduak betidanik praktikatu du orain zeharo modan dagoen berrikuntza sozial delako hori. Zer da ba Korrika ez bada berrikuntza soziala? (performance erraldoia berba ere irakurri dut orain ez asko Argia aldizkarian Korrikari buruz). Edo Euskaraldia, edo toki mailako komunikabideak (hasieratik punta-puntakoak izan dira teknologikoki), edo Kafe Antzokia(k), edo Errigora edo …

Hortaz, Nizuri Tazuneri taldeak dioen bezala, tradizioa eta eraberritzearen arteko fusioa ekarri du euskararen aldeko mugimenduak (eta ekartzen jarraitu behar du, derrigorrean). Talde horrek berak esaten duen bezala, sustraiak = abangoardia. Barritu, barritu eta barritu. Hori da egin behar duguna behin eta berriz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07