blogak

Garaigoikoa

Badon hamahiru!

13 urte pasa dira blog hau idazten hasi nintzenetik (garai haietan blogak.com plataforman eta azken urteotan Argiakoen komunitatean). 13 urte eta 1.100 artikulutik gora. Bada marka gero!

Zeharo aldatu da blogintza urte hauetan. Eta gutxi batzuk gara blogetan jarraitzen dugunok (azken blogariak gaitun, biba gu!). Eta sarritan galdetzen diot neure buruari ea zergatik jarraitzen dudan idazten blogean, ea baten batek irakurtzen duen nik idazten dudana, ea zertarako balio duen honek.

Sarritan galdetu eta, sarritan edo ia beti, erantzuna berdin zait. Izan ere, nik, Julen Iturbek dioen bezala, idazten dut gustatzen zaidalako, besterik ez. Eta bloga elikatzen dut sudur puntan jartzen zaidalako, besterik ez. Eta horrek merkatutik kanpo kokatzen nau hein batean. Ze nik ez dut jakin gura nork irakurtzen didan (bueno bai, baina bakoitza libre da esateko edo ez esateko), ez dut gura ezer jakin posizionatzeaz, berdin zait berba gakoak jarri ditudan ala ez, helbururik ez duen bloga da hau. Kito, fuera betebeharrak eta fuera obligazioak. Fuera dena! Bisita-kopurua, ostera, bai interesatzen zait, egoa elikatu behar da batzuetan, aizue!

Inork agintzen ez didalako maite dut maite dudana. Inork agintzen ez didalako idazten dut idazten dudana. Eta, jakina, zuek guztiak ondo etorriak zarete nire “etxera”, ondo etorriak zuen iruzkinak (on linekoak zein off linekoak). Badon hamahiru eta egongo dun hamalaua ere! Eta ostekoak ere bai seguruenera!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07