blogak

Garaigoikoa

Artabria

Ferrol aldean bada galizieraz lan egiten duen fundazioa, Artabria izenekoa. Eurek, hala ere, gurago dute zentro soziala deitu. Galizian han eta hemen sortzen ari diren zentro sozialen aitzindaria da gainera (Compostelako Gentalha aipagarrienetako da, nire ustez).

Ezagutu nuenean, batez ere, bere diseinu grafiko zainduak erakarri ninduen. Gero euren agendan musika, mugimendu soziala, oinarrizko kultura eta abar joan nintzen deskubritzen, sarearen bidez beti ere.

Handik gutxira, dokumental bat egiteko diru-batze kanpaina egin zuten. Turu artista handiak egin zien diseinua orduko hartan eta dirua jarri nuen. Denboratxoa pasa zen dokumentala egin arte, beste puska bat jaso arte eta beste puska bat ikusi dudan arte.

Eta ikusitakoan, arnasgune sozialak eta espazialak duten garrantziaz ohartu naiz. Artabria Ferrol inguruan galizieraz berba egiten duen espazio ia bakarra da eta hiztun berriak sortzeko lana erruz egin du urterik urte. Espazio fisikoak, espazio sozialak, galizieraz. Terra é lingua, ezta?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07