blogak

Garaigoikoa

Ama hizkuntzaren egunaren kontra (eta alde)

Behin baino gehiagotan aritu naiz ama hizkuntza kontzeptuaren kontra. Eta han esandakoak baino ez ditut berresten gaur eta hemen (oraindik ez zait heldu iritziz aldatzeko sasoia).

Baina … gaur ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da, zelanbaiteko babesa du (erakunde garrantzitsuak ari dira hori bultzatzen), biziberritzerako zelanbaiteko laguntza dakar. Maialen Sobrinok aurrekoan hizkuntza gutxituen aldeko eguna izan behar zela aldarrikatu zuen. Baina nik zehatzago eta artezago jokatuko nuke.

Hau da, nik egun honi deituko nioke hizkuntzaren biziberritze mugimenduaren aldeko (nazioarteko) eguna. Edo antzeko zerbait. Mugimendua eta biziberritzea lotuko duen zerbait.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07