blogak

Garaigoikoa

Aldatuz

Etxealdi honek erakutsi digu gauzak aldatu behar ditugula, ekonomian, kontsumoan eta abarretan. Baita hizkuntza kontuetan ere, nire ustez. Mapa zahar batzuk erre behar ditugu. Gure amets kolektiboaren sasoia da eta orain da. Orduan. Atzo. Bihar. Gaur. Herrigintza sasoia da, herrigintza garaia da.

Zomorro ostia honek ere erakutsi digu eguneroko ohiturak aldatzea ez dela horren zaila edo, behintzat, eguneroko ohitura batzuk aldatzea ez dela horren zaila. Gainera, Euskaraldiak erronka batzuk jarri ditu egun hauetan horietan sakontzeko, bidelaguntza moduan.

Eta erronka horiei lotuta, Berriak artikulu-serie bat egin du eta artikulu batzuetan aurrera egiteko aholku garrantzitsuak eman dituzte aditu batzuek, Gemma Sangines, Maite Asensio, Pablo Suberbiola edo Ainhoa Lasa, kasurako.

Pareen arteko sareak sortu nahi izan dituzte, bizipenak eta abar partekatzeko. Aldaketa horietan garrantzitsuak dira errutinak, gogoetarako errutinak, ekintzarako errutinak eta ebaluaziorako errutinak. Geure buruarekin, jakina, baina baita kolektiboki ere. Politika horizontalak behar ditugu pertsonen arteko harremanetan eragiteko, behetik gora eta elkarri ahaldunduz, komunitatea sortzeko eta eratzeko. Gutako bakoitza da eta izan daiteke eredu, ez ala?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07