blogak

Garaigoikoa

Aitatuz

“Bertakoa da egokitua dagoelako lur batera, ekosistema batera, egiteko modu batzuetara eta kultura batera”.

Marta Barba

“Tradizioaren transmisioa etengabeko sorkuntza prozesua da: garai berrietara moldatzeko hautatzen nahiz alboratze lan eraikitzailea”.

Ana Gandara

“Batuaren arau murriztailez abusatzeak

konbentzitzen zaitu

behekoek berba egiten ez dakitela”

O Leo-ren haiku bat, nire itzulpen-bariazioarekin

“Euskara bizia da bizitzaren hizkuntza deklinatzen duena”.

Joseba Barriola

“Ahalko banu, aldatuko nuke portaera kolektiboa: ezin dugu delegatu normalizazio prozesua erakundeetan, gobernuzkoak izan edo ez izan. Ezin dugu itxaron administrazioak -dena delakoa- aldaketa sozialaren motor izatea, ezin dugu itxaron kuota bat ordaintzen dugun elkarteak arazoa konpondu dezan. Aldaketa sozialaren prozesua prozesu parte hartzailea da eta denok parte hartu behar dugu aktiboki, apur bat edo asko, gure ahalmenen arabera; baina parte hartzerik gabe ezinezkoa da gauzak aldatzea”

Sechu Sende

“Lankidetzaren ordua da. Hizkuntza politikak ez dira garatzen bakarrik goitik behera, hainbat norabidetatik baizik, hainbat alorretatik eta hainbat eragilek sustatuta. Behar dugu adimen kolektiboa eta lankidetza”

F. X. Vila

The post Aitatuz appeared first on Garaigoikoa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07