blogak

Garaigoikoa

Aipatzen hasita

“Bertso eskolak euskara blindatzeko aukera ematen du. Izan ere, ez da gazte hauek ez dutela euskal identitaterik: nazio identitatea daukate, ideologikoki oso kokatuta daude Euskal Herriko egoera soziolinguistikoan, Euskara Eguna ospatzen dute urtero eta 3 urte dituztenetik ari dira lauburuak margotzen. Kontua da gazte bezala mundura azaldu nahi dutenean, beste gazteen egiteko moduekin eta balioekin identifikatzeko beharra dutela, eta inguru batekin zeinak utziko dien modu interesgarrian beraien gazte identitatea garatzen, euskaraz. Bertso eskolak horretarako aitzakia ematen du”.

Miren Artetxe

“Hizkuntza lankidetza kultura ororen bokazio unibertsalean errotzen da, hortik dihardu tokikotasuna globalizatzen, eleaniztasun eta kulturartekotasun solidarioaren praktikan. Komunitateen trinkotzea ez baitzaio haien munduarekiko irekidurari kontrajartzen. Izan ere, gure komunitate lagunek, euren kosmobizitzetatik, argi adierazten digute, ezagutza kanonikoak askotarikoa eta dibertsitatean oinarritutakoa behar duela. Ezin dugula humanismo berririk sortu gehiengo diren gutxiengoak baztertuta”.

Txema Abarrategi

“Hizkuntza zaharra genuen, eta berau gure bizitza garaikidearen hizkuntza bihurtzea nahi izan genuen: norbanakoaren funtzio guztiak eta gizartearen funtzio guztiak betetzeko gai izango zen hizkuntza. Noranahikoa bazen adjektibo gakoa, ‘funtzio’ da sustantibo gakoa. Gure gurasoen belaunaldiak amestu zuen lausoki, lausoki baina sen erresolutiboz, gu, haien seme-alaben belaunaldikook, bazetorren mundu garaikide hartan, euskaraz biziko ginela (bizi gintezela) zegozkigun funtzio guztiak euskaraz betez”.

Jon Sarasua

“Estaturik ez duten hizkuntzek bizirauten dute Estatuaren kontra eta Estatuaren gogoaren kontra”.

Yasnaya Elena

“Mundua kontatu liteke hizkuntza bakar baten bidez, munduak hizkuntza bakarra egingo balu bezala?”

Anjel Lertxundi

“Narratiba guztiak dira eraikuntza. Narratiba guztiak dira …jolas”

Itxaso Martin

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07