1⃣
Zer lortu dute euskara elkarteek urte hauetan? eta zehatzago zer lortu euskararen biziberritzeari dagokionez? Betaurreko aktibistak jantzita, tesi hau egin dut:
30 urte mihigintzan, euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina (1987-2017) #txiotesia5 pic.twitter.com/43TmvZzxOZ— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020
2⃣
Lehen pertsonan idatzita dago, baina ahotsen polifonian oinarritua. 26 elkarteetako kideak elkarrizketatu ditut eta 16 adituk bere ekarpena egin dute. Hizkuntzen biziberritze komunitarioa eta mugimendu sozialen teorien artean ainguratzen da teorikoki tesia. #txiotesia5 pic.twitter.com/t56ss8zzKf— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020
3⃣
Baina zer lortu dute elkarteek? Hasierako amets guztiak ez dira bete, eta gutxi izan dira garapen “osoa” izan dutenak. Elkarteek, baina, zentroan jarri dute erabilera eta bidezidor asko ireki dute (hedabideak, berbalagunak, hitzarmengintza, aktibazio programak, ..) #txiotesia5 pic.twitter.com/R4Gnln1gXw— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020
4⃣
Trinkotzean ere izan dute eragina. Euskaldunak autoantolatu ziren, jokabide performatiboa aurrera eraman eta diskurtso propioa (nagusi bilakatu dena denborarekin). Hala ere, eragin mugatua izan dute komunitatea trinkotzen, ez eurek nahi eta espero zuten bestekoa. #txiotesia5 pic.twitter.com/HN7SxyRZsl— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020
5⃣
Ondorioak, laburrean:
– Tokiko fenomenoa izan da, oso poliedrikoa.
– Komunitatea egituratu dute, suspertu.
– Estilo berria ekarri zuten euskararen aldeko mugimendura.
– Bizi-eredu aurreratzaileak jarri dituzte martxan.
– Berrikuntza sozialak egin dituzte.#txiotesia5 pic.twitter.com/JiGiNwbPvq— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020
6⃣
Elkarteek euskaraz bizitzeko hautua elikatu dute, baina egindako ahaleginak ez ditu bete elkarteen inguruan ibilitakoek zituzten aurreikuspenak.#txiotesia5#mihigintzan pic.twitter.com/4Iqyh806GC— Txerra Rodriguez (@garaigoikoa) November 17, 2020