blogak

Garaigoikoa

100 urte

100 urte txikitik eragiten, erraz esaten da gero. 100 urte, eta bidean birritan Zeruko galdu du, eta bidean kooperatiba bihurtu, eta bidean 15 urtetan mutu, eta bidean iraun du, eta bidean internetera salto egiten aitzindari bihurtu, eta bidean asmatutako etorkizuna marrazten ari da, eta bidean euskarazko egunkaria sortzeko lanean aritu, eta bidean lizentzia libreekin argitaratu, eta … hori guztiori (eta beste mila gauza), euskaratik eta euskaraz.

Izan ere, pentsu ideologiko nagusiena jasotzen dut nik Argiatik. Ingelesez, espainolez edo galizieraz jakin arren, neure armarik ideologikoenak Argiak ematen dizkit. Edukietan, baina baita egiteko moduetan ere (horizontaltasuna, elkartasuna, kooperatibagintza eta abar). Gure inguruetan, behintzat, egiteko moduetan beste batzuk ez dira behar beste eredu, edo baldin badira, ez dute Argiak duen irismen eta koherentzia (eta sendotasuna).

Asmatu duzue bai, Argiak 100 urte egin ditu. Eta pozten naiz, eta ohore bat da nire blog hau argia-jendearen orrietan egotea. Zer dira ba 100 urte? Etorri behar dira gehiago, baina, jakina, loak hartu barik, eta beti aurrera urratsak egiten. Biba zuek!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07