blogak

Gaitzerdi

Zure inguruan paserik gabeko jende gehiago dago COVID gaixoak baino

Datuetan oinarrituta hartzen ditugun jarrerak ez dira beti oso “zientifikoak”.

Txertorik hartu ez duen eta beraz, paserik ez duen jendea %10a da, datu ofizialen arabera. Mainstreama mintzo da entzule dituen denek pasea balute bezala; nagusi eta langile “txintxoek” herritar denek (%10 horiek barne) pagatutako zerbitzu publikoak eta jendeari irekitako negozioak antolatu dituzte pasea eskatuta inor baztertuko ez balute bezala. Lagunartean, familian, lan-taldeetan, inoiz ez dugu minoriarik, tira, desbideraturen bat beti dago, baina ez behintzat minorien datu estatistikoen kopuruek esaten duten bezainbeste.

%10a minoria absolutua da bozketetan. Gainerako bederatziek hala nahi badute, erraz egurtzeko bakar bat, goikoek zirikatuta kalean piztutako liskarretan.

Eta hala ere %10 da.

COVID pasea martxan jarri duten hamabostaldi honetan bertan, EAEn positibo eman duten guztien kopurua (inzidentzia tasa, alegia) 100.000 biztanleko 1.267koa da. %1,26 alegia.

Gaixotzeko kontuz gabiltzan eremu guztietan, gaixotzeko arriskua dugunaren kontzientziaz aurrean dugunarekiko harremanetan neurriak hartzen ditugun bakoitzean, pentsatu dezakegu hamar bider handiagoa dela pertsona horrek paserik ez izateko aukera, kutsatuta egotekoa baino.

Pandemia osoa pasatu dugu aurrekoarekin hitz egiten asmatu gabe. Eta orain, erabakitzeko atakan jarri gaituzte: gure egunerokoan besteei pasea aplikatu edo ez; eta norberak pasea erabili edo erakusteari uko egin erabaki beharrak balio badu gure artean isildutako hainbeste gairi buruz hitz egiten hasteko, ongi etorria garai zail hau.

The post Zure inguruan paserik gabeko jende gehiago dago COVID gaixoak baino appeared first on Gaitzerdi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07