blogak

Gaitzerdi

“Santa Ageda bezpera degu…”

Aurten kalez kale edo baserriz baserriko santa eskeak bertan behera geratu dira, baina hainbat modutara ospatu dute Agate Deuna Euskal Herriko zenbait bazterretan:

Altsasuko Gaztetxeak “Gonbidatu izatetik protagonista izatera” dokumentala emango du 19:00etan, emakumeek ospakizun honetan izan duten papera aztertzen duena:

Osasun neurriak betez kantatu dute, adibidez, Donostiako Aitor Ikastolan:

Argazkia: @inigobalda.

Amorebietako Lauaxeta Ikastolak zahar etxekoei kantatu diete:

Etxe barruan kantatzeko eta horrela kantuak eta koplak gogoratzeko deia egin du urtero Hernanin erronda egiten duen Ohitura Zaharra abesbatzak. Astigarragan, etxean abesteko proposamen hori erraztuko du Aiztondo abesbatzak. Izan ere, lau lagun aterako dira, karroa eta baflea hartuta, Santa Ageda bezperako doinuak zabaltzera. 18:30etan abiatuko dira, Kontxa Etxeberria plazatik. Urumeako Kronikan irakur daiteke gehiago ekimen hauen berri.

Gaztea irratiak aktualitateari lotuta moldatu du kopla kantua:

Abanto-Zierbenako Udalak zozketa antolatu du herritarrek sare sozialetan zabalduko dituzten Agate Deunako koplen artean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07