blogak

Gaitzerdi

Lasarteko kale-garbitzaileak

Lasarteko Okendo plaza, argitu berri. Grebalari talde batek ekin dio kalez kale “gaur greba eguna da!” oihuka. Taberna eta komertzio ia denak daude itxita, eta irekita dauden bakanen ateetan grebaren afixak itsatsi dituzte, informazio orriak banatu, lemak aldarrikatu. Irekita zegoen komertzioren bat ixtea lortu dute.


Hipodromo etorbidean gora Uistin kale izkinan kalea garbitzeko gurdi motorduna dabil, erratz automatikoekin atzera-aurrera, “ttur-ttur”. Grebalari batzuek afixa jarri diote gurdi makal honi ere. Eszenak badu komikotik zerbait. Umore zakarrez hartu du ordea kale-garbitzaileak. Makinatik atera eta errieta batean ekin dio afixak kentzeari. Grebalariek lasaitzeko eskatu diote, gaur ez dela lanerako eguna…

Une bateko xextra izan dena, saltsa bihurtu du instantean bertan etorri den ertzain pareak. Bideoak erakusten du nola grebalari bat bereizi duten besteengandik, eta identifikatzeko eskatu dioten.

Momentuan ertzainen furgoneta bat etorri da eta beste lau bat agente joan dira grebalariengana, horietako bat eskutan arma handi bat duela, umeek jostailu berria dutenean egiten duten moduan erakutsiz.

Ertzain armatuak zuzen jo du mugikorraz armaturiko kazetariarengana eta ondoren izan duten elkarrizketa idatzita dago txio hari honetan:

Ertzainak bakoitzari bere estatu-txartela itzuli dionean aurrera jarraitu du kale bueltak.

Banketxe aurrean grebalari batzuek egindako parodiak umore gazia plazaratu du: hipotekak eskaintzen ari dira, baita “langileen zukua” ere.

Okendo plazara itzuli dira, bidean batu zaien jendearekin, talde askoz handiagoa da orain. Urbil merkatal gunera joango dira.

“Ondo hasi dugu eguna” pentsatuko zuten herritar bakoitzari zenbaki bat esleitzen dion estatuko txartela ertzainei eman behar izan dieten grebalariak, kazetariak eta argazkilariak. Greba egun osoa dago aurretik, zenbat herritar identifikatuko ditu poliziak egunean zehar Euskal Herri osoan? Mozal Legeak txeke zuria luzatzen dien polizia indarren apetaren eskutan geratuko da herritar horien guztien izena, nahi dutena egotz diezaiekete. Oso dantzatua izan den kantuak gazteleraz dioen bezala, si te mandan una carta

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07