blogak

FiloBlogia

Argitaratu berria: “El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español”

Gaur kaleratu da Josu M. Zulaika eta biok idatzitako El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español liburua (ASJUren Gehigarriak 72, 2020).

Liburuak XVIII. mendeko euskara-gaztelania hiztegi baten edizioa eta azterketa biltzen ditu, sei urteko ikerketa luze bezain kitzikagarri bati amaiera (?) emanez.

Sarreran, eskuizkribuaren historiaz eta deskribapenaz idatzi dugu, hiztegiaren iturriaz eta datazioaz dihardugu, eta hiztegiaren azterketa lexikografikoa eta linguistikoa egin ditugu.

Eskuizkribuko testua oin-ohar argigarriz lagunduta argitaratzeaz gain, gaztelania-euskara alderantzizko hurrenkeran ere eman dugu; euskal hitz guztiak lematizatu ditugu, bakoitzaren gramatika-kategoria, adierak eta agerraldiak zehaztuz; azkenik, euskal hizkien (54 atzizki eta aurrizki baten) indize bat erantsi dugu.

Oraingoz liburua UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren webgunean eros daiteke, baina espero dut laster liburudendetan ere eskuragarri egotea.

Eskerrak eman nahi dizkiet urte hauetan Pomier hiztegiaren alde ilunei argi pixka bat egiten lagundu diguten guztiei; baina, batez ere, eskerrik asko zuri, Josu, urte hauetan zurekin lan egitea sekulako gozamena izan delako eta pilo bat ikasteko aukera eman didazulako.

The post Argitaratu berria: “El Vocabulario Pomier. Edición y estudio de un diccionario manuscrito anónimo euskera-español” appeared first on FiloBlogia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07