blogak

FiloBlogia

Abenduaren 13an MLV5 proiektuaren III. Jardunaldiak

Abenduaren 13an, ostiralarekin, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeak antolatutako MLV5en III. jardunaldiak: Periodizazioa eta kronologia ekitaldia izango da.

Jardunaldi irekiak dira eta interesatu guztiak gonbidatuta zaudete. Apuntatu eguna zuen agendetan!

Egitaraua:

  • 9:30-10:00 – Joseba A. Lakarra: Kronologia eta periodizazioa: gogoetak haien naturaz eta haiek aberasteko bideez
  • 10:00-10:30 – Julen Manterola: Mailegu erromantzeak euskaraz: geruza zaharrak
  • 10:30-11:00 – Ander Egurtzegi: Amiküzeraren deskribapen akustikoa
  • 11:00-11:30 – Iñigo Urrestarazu: Erdialdeko Euskara Zaharraren bila abiatzen

ATSEDENA

  • 12:00-12:30 – Iñaki Camino: Testuetarik haratago goiti
  • 12:30-13:00 – Anton Ugarte: Koldo Mitxelena eta “Julio de Urquijo” Euskal Filologia Mintegiaren sorrera
  • 13:00-13:30 – Mikel Martínez Areta: Enkarterri eta Aiarako antroponimimia, Gordexolako emakume batenzuhaitz genealogikoan barrena
  • 13:30-14:00 – Eneko Zuloaga: Zatiketa dialektalak irudikatzeko ezaugarriez: alabea etorri arte, huri barrian dialektorik ez

BAZKALTZEKO TARTEA

  • 16:00-16:30 – Blanca Urgell: Lehen Euskara Modernoaren beste ikuspegi bat: Para cuando venga el caso eskuizkribu (ia) ezezaguna
  • 16:30-17:00 – Koldo Ulibarri & KarlosSanchez Ekiza: XVIII. mendeko musikaren eta hizkuntzaren aldaketez Gabon kanta (ezezagun) biren ildotik
  • 17:00-17:30 – Jabier Etxagibel: Clémence Richard, L. L. Bonaparte-ren laguntzaile isila eta isildua
  • 17:30-18:00 – Urtzi Reguero: Lehen Goi-Nafarrera Modernoaren atarian: zenbait ohar Mikelestorenak erabili zuen hizkerari buruz

ATSEDENA

  • 18:30-19:00 – Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga & Ekaitz Santazilia: Gehiago XVII. mendeko euskal literaturaz: Materraren testuingurua eta iturria aurkitua
  • 19:00-19:30 – Aurelia Arkotxa: Laveuxville zaharraren berriak
  • 19:30-20:00 – B. Urgell & J. A. Lakarra: Itxiera. 2020. urtea MLV5entzat: balantzea eta erronkak

The post Abenduaren 13an MLV5 proiektuaren III. Jardunaldiak appeared first on FiloBlogia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07