blogak

Filipinetatik

Emakume brasildarrak: hedabideetako inkonotik errealitatera

Brasil kontinente baten barruan dagoen beste kontinente bat bezala definitu ohi dut nik. Batetik, Hego Amerikako azaleraren erdia brasildarra delako eta populazioaren erdia (200 milioi) bertan bizi direlako, eta bestetik, kontinentearen gainontzeko herrialdeetatik ezberdintzen dituen bi ezaugarri indartsu dituelako: hizkuntz portugesa eta afrikarren ondorengoak (brasildarren %50,9ak jatorri afrikarrak dituela onartzen du).

Avenida Brasil telesaileko pertsonai nagusiak. Zazpi pertsonaietatik bakar batek ere ez ditu jatorri afrikarrak (argazkia: www.ciudad.com.ar).

Gainera, azken boladan, Latinoamerikan eta munduan Brasil modan dagoela dirudi. Munduko Futbol Txapelketa eta Joko Olinpikoak direla alde batetik, eta bere ekonomia nazioarteko indartsuenetako bat dela beste aldetik. Osagai horiei esker brasildar kultura Hego Amerikan sasoi onean dagoela esan dezakegu: hizkuntzak eta bizitza estilo brasildarrak zaletu ugari erakartzen ditu. Lorpen hori parte handi batean Avenida Brasil bezalako telenobelei zor zaio. Telesail honen arrakasta, ikus-entzunezko ekoizpen brasildarrek bizi duten urrezko aroaren adibidea da.

Baina, nolakoak dira milioika lagunek ikusten dituzten ekoizpen horiek? eta zeinek ekoizten ditu? Kolonbia, Mexiko edo Venezuelako kulebroi mitikoetan bezala, pertsonai nagusiak estereotipo zehatz bateko pertsonak izaten dira: europar jatorriko zuri dirudunak. Pueblos aldizkariak argitaratu duen dokumental motz baina zorrotz honek primeran azaltzen digu Brasilgo hedabide boteretsuenek saltzen diguten emakume eredu bakar hori.

 EMAKUME BRASILDARRAK: hedabideetako inkonotik errealitatera

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07