blogak

Euskerabili

PRIMERAN!!!

“Oso ondo hitz egiten duzu eta nahiko ondo idazten duzu. Euskaltegi gehienetan ez dago zu bezalako ikaslerik. Baduzu zerbait berezia,… Ez dakit zer den, baina ikasle gutxik dute zuk duzun komunikatzeko gaitasuna. Euskaldun peto-petoa zara, txo. Baina,…, Pena handia ematen dit,… Azterketa honetarako ez duzu behar besteko maila.Sentitzen dut benetan. Oso ona zara, baina… EZ GAI zara. Segi lanean eta ziur nago hurrengoan lortuko duzula. Txalo bero bat ikasle honentzat,…”.

Halakorik entzuten dudanean, ez dut ezer ulertzen. Pertsona bat ona bada,… edozein gauza egiten, ez bakarrik euskaraz, ez dut ulertzen. Hori da talentu berriak bilatzeko programetan gertatzen dena. Coachek lasai asko esaten dituzte holakoak, baina gero ez dute pertsona hori aukeratzen, edo ez dira eserlekutik mugitzen edo ez dute eserlekua mugitzen. Egia gogorra bada ere, hobe da egia, nire ustez.

Txarrena da hori entzuten duen pertsonek, gainera, eskerrak ematen dizkietela. Horixe bakarrik behar zuten!!! Kaleratu eta eskerrak eman. Eskerrak beti geratuko zaigula Risto!!!

Zer nahiago duzue? Egia gordina ala, bueno, gauza onak entzun? Zer uste duzue talentu berriak bilatzeko programa horietaz? Zer deritzezue coachei? Zein da zuen talentua? Abestea? Margotzea?... Parte hartuko zenukete horrelako programa batean? Zergatik?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07