Ez neukan zalantzarik, baina, badaezpada, etxera heldu bezain laster, ispiluaren aurrean mihi atera dut… Eta ez dut marroi. Eskerrak!!!
Ez da gaixotasun berri baten sintoma edo COVID19ak utzitako ondorioren bat. Beste gauza batez ari naiz: mihi marroidunez. Ez dakit nola definitu zer den mihi marroia izatea, baina iruditzen zait azkenaldi honetan gero eta jende gehiagok duela mihi marroia. Haiek ez dira konturatzen, baina batzuen kasuan marroia izan ordez, beltz dutela edo oso marroi ilun esango nuke nik.Ez dakit dagoeneko jakingo duzuen zertaz ari naizen. Bestela pentsatu zergatik eduki ahal duen pertsona baten mihiak kolore hori. Pentsatu ondo, mesedez.
Oraindik ez badakizue, hona hemen azalpena: aurreko batean lagun batek esan zidan nagusia, irakaslea edo gainean dutena beti lausengatzen dutenak direla mihi marroiak. Ez da gehiago azaldu behar, ezta? Orain jakingo duzue eta ezagutzen dituzuen batzuk burura etorri zaizkizue, ezta? Niri asko, pilo bat.
Zer uste duzue mihi marroidunez? Horrelako jende asko ezagutzen duzue? Nahiko zenuke ondoan mihi marroidunak izatea, nagusiak izango bazinete?