Gaur EUSKARAren eguna da eta, lehen bezala, gehiago hitz egiten da euskarari buruz euskaraz baino. Ez dakit zenbat urte pasatu beharko diren egoera aldatzeko, baina, horrela jarraitzen badugu, datorren mendean ere berdin egongo gara, berdin berdin.
Sarrera honetan ez dizuet esango niretzat euskara zer den. Uste dut aurreko sarrera askotan argi utzi dudala eta ez duela gauza bera esatea merezi. Orain zuek esan behar duzue zer den zuentzat, zergatik ikasten duzuen, eta ditxosozko hizkuntza eskakizunak beharko ez bazenituzte ikasiko zenuketen ala ez.
Bukatzeko, nahiko nuke zuek partekatzeaeuskaraz bizi izan duzuen unerik zoriontsuena edo dibertigarriena edo barregarriena, azken baten, euskaraz bizi izan duzuen unerik gozoena.