BUUUUUUUUUA!!!
Eeeeeeeh, ez dakit helduko naizen. Buuuuuuuuuuua! Bai, bai , helduko naiz. Hartu arnasa, baina, ikasleek diotenez, sabelatik… Nola demontre egiten da hori? Sudurretik eta … nahikoa da. Une honetan ez dakit ezta arnasa hartzen ere. Azkar, azkar, bestela soinean egingo dut. Buuuuuua! Etxeko atariko atea ikusten dut. Lasai. Berriro hartu arnasa. Ez naiz helduko, kauguen!!! Lorategia! Lorategia! Buuuuuuua! Txakurrak bezala, baina ezin nuen gehiago. Sentitzen dut, baina ez nuen beste aukerarik.
Ez zait ondo iruditzen kalean txiza egitea, baina noiz edo noiz, beste erremediorik ez dagoenean, egin egin behar da. Buuuuuuua! Zer ondo geratu naizen!!!
Zer deritzozue kalean txiza egiteari? Debekatuta egon beharko luke? Zer zigor jarri zenikoke kalean txisa egiten duenari? Argazkikoa? Beste bat?