78 urte eta oraindik taula gainean. Errekor handia da berea, Mick Jaggerrena. Ez dakit beste abeslari bat egon den hainbeste denboraz eszenatokiaren gainean, baina berea meritu handia da, oso handia. Eta ez bakarrik hor egoteagatik, dantzarako duen abileziagatik. Oraindik badu hasiera-hasieran zuen erritmoa. Ikaragarria, benetan!!!
Madrilen egon dira Maiestate Satanikoak eta, beti bezala, itzela izan da kontzertua. Jendea pozik, txoratuta eta azken bira izango ez zelako esperoan.
Ez naiz inoiz oso Rolling Stones taldearen zalea izan, Liverpoolekoak gustuko nituen eta badakizue… Baina, onartu behar dut musika ona egiten dutela eta beren kontzertuak ikusgarriak direla. Dena den, Jaggerren kasuan, gehien miresten dudana hasieran esandakoa da: 78 urte eta lanean. Ezin dut neure burua horretan ikusi, eta ez abesten, klaseak ematen baizik. Bejondeizula, Jagger!!!
Ezagutzen duzu taldea? Zer dakizu? Zer iruditzen zaizu Mick Jagger? 78 urte arte lan egitea meritu da? Ala zigorra? Kapaz izango zinateke 78 urterekin lan egiteko?