blogak

Euskerabili

90. EGUNA: GOGOR EUTSI EGIN DIOGUNEZ, HABEmus AZTERKETA

Urriaren 1ean hasi genuen bidea bukatzear dagoen honetan ez daukagu asko esateko. Esan beharreko guztia esanda dugu eta, gainera, behin baino gehiagotan. Bakarrik espero dugu bihar-etzi, behintzat, zuek apur bat kasu egitea eta emandako aholkuei jarraitzea. Gero gerokoak!!!

Urte arraroa, berezia, desberdina,… ez dakit zer adjektibo jarri, baina uste dut ez dugula inoiz berriro horrelakorik izango. Baina ez da atzera begiratzeko momentua. Ez. Aurrean daukazuenari begiratu behar diozue eta zuen onena eman behar duzue, horretarako gogor lan egin duzue euskaltegian eta etxean, urriaren 1etik gaur arte.










Zorionak!!!, Pandemiari eta, batez ere, HABEri eutsi egin diezue eta ez da gutxi gaur egun bizi dugun egoera kontuan hartzen badugu.

Agurra moduko sarrera honetan kontaguzue nola egin duzuen azterketa, nolako esperientzia izan den eta… nahi duzuena.

Ondo ibili eta hurrengo batera arte.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07