89. EGUNA: ETA HAUXE SUERTATZEN BADA!!!
Azterketak ate joka dugun honetan, apurka-apurka aurtengo bloga bukatu behar dugula iruditzen zaigu. Egun hauetan azterketaren gaia zein izan daitekeen komentatu dugu eta proposamenen artean oso egokia iruditzen zaigu hurrengoa:
Gabonen osteko azterketa mediku batean kolesterol maila oso altu zenuela esan zizun medikuak. Hori zela eta, gimnasio batean izena ematea erabaki zenuen. Otsailean hasi zinen eta martxoan konfinamendua hasi zen. Etxean egon zaren hilabete horiek ere kobratu egin dizkizute, etxean kirola egiteko bideo-deiak erabili dituztelako aitzakia jarriz. Zuri metodo hori ez zaizu batere gustatzen eta ez duzu ezer egin. Gimnasioko arduradunari esan diozu dirua itzultzeko, baina bere erantzuna izan da berak zerbitzua eman duela eta hori ordaindu egin behar dela.
Etsituta kontsumitzaile-bulegora gutuna idaztea erabaki duzu egoera kontatzeko, zenbat diru ordaindu duzun esateko eta zer egin ahal duzun diru hori berreskuratzeko galdetzeko.
Hori dela eta, blogan bertan ariketa egitea proposatzen dizuegu (ez bidali emailez) eta horrela partekatuko dituzue zuen idazlanak eta elkarrengandik zerbait ikasi ahal izango duzue. Nahiz eta blogean idatzi, zuzenduko dizkizuegu.