blogak

Euskerabili

82. EGUNA: ETXEAN BAINO HOBETO INON EZ

Asko hitz egiten da eta hitz egingo da pandemiak utzitako ondorioez, pandemiak aldatu dizkigun ohiturez. Pandemia baino lehen izan ginena eta pandemia ostean garena edo izango garena gogoarazten digute hedabideetan behin eta berriz, baina nik uste dut, denbora-tarte bat pasata, pandemia bera ere ahaztuko dugula.

Orain esaten dute, konfinamendua dela kausa, etxea aurkitu dugula, oso gustura egon garela  eta, ondorioz, hemendik aurrera denbora gehiago emango dugula bertan. Ez dakit nik. Egia da inoiz baino hobeto sentitu naizela etxean; aurkitu ez, baina babestuta eta seguru sentitu naiz. Etxean pasatutako hilabeteak, asteak eta egunak luzeak izan diren arren, ateratzeko unean ez dut sentitu amesten nuen sentsazioa eta orain, normal-normal atera ahal garenean, sarritan ez dut kalera ateratzeko gogorik.

Kalezalea, oso kalezalea izan naiz txikitatik. Kalea nire bigarren etxea izan da beti, baina lehenengo etxea pandemia pasatu dudan lau hormek osatzen dutena da. Eta ez dakit hemendik aurrera denbora gehiago emango dudan bertan. Denborak esango du. Baina badakit, den-dena normalizatzen denean, kalea berriro nire bigarren etxea izango dela.

Pandemiari esker aurkitu duzue etxea ala kokotaraino zaudete etxean egoteaz? Zergatik? Amesten zenuten etxean bizi zarete? Beste leku batean biziko bazinete, non bizi nahiko zenukete?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07