blogak

Euskerabili

81. EGUNA: BARRE-ALGARA

Gaur egunkaria irakurtzean barreak dituen onurak azaltzen zuen artikulu bat irakurri dut. Sekulako zerrenda agertzen zen. Sinestezina da barre-zantzo batek zenbat mesede egin ahal digun: estresa kendu, hobeto lo egin, alaitu, harremanak hobetu eta beste hainbeste probetxu gehiago.

Serio fama dugu euskaldunok. Alai fama andaluziarrak. Agian, dauden topikoetako bat izango da fama hori, ala ez. Baina, egia da kosta egiten zaigula barre egitea. Kalean jendea barre-zantzoka ikusten dugunean, zoro egongo balitz bezala begiratzen diogu. Batzuetan lotsa ematen digu barre egiteak, besteak guri begira ez egoteko. Aske barre egiten duten bakarrak umeak dira. Natural, natural egiten dute barre. Batzuetan helduok ere kutsatu egiten gaituzte, barrea kutsakorra ere baita.



Bizi dugun pandemia honetan zenbait momentutan gogo gutxi izan dugu barre egiteko, egoerak hala behartuta. Hala ere, deseskaladan jendea alaiago ikusten ari gara eta berriro ere dugu barrea kaleko protagonista. Ea hemendik aurrera gehiago gozatzen dugun barrea eta barre-zantzoak entzuten ditugunean geu ere barreka hasten garen.

Kosta egiten zaizue barre egitea? Zer iruditzen zaizue kalean barre-zantzoka ari den jendea? Barrea kutsakorra da? Ezer barregarririk gertatu zaizue azkenaldiotan? Zer?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07