blogak

Euskerabili

80. EGUNA: IZPI ULTRA-BIOLETAK

Bigarren fasean gaudela oraindik gogo gutxi dut kalera ateratzeko. Aitortu behar dut zorioneko maskara jantzi beharrak atzera egiten didala egun askotan. Ohitura kontua izango da, segur aski, baina egun hauetan dugun eguraldia ikusita, sekulako zigorra deritzot maskara jartzeari. 

Hala ere, atera naizen apur horretan, bada harritu nauen zerbait: Ze beltzaran dauden batzuk! Ez dakit nola jarri ahal izan diren hain beltzaran, etxeko balkoietan edo leihoetan izan ez bada, jakina! Beraz, badira aldatzen ez diren gauzak, nahiz eta pandemian egon, ezta?

Egia da kolore apur bat izanik arropak hobeto ematen duela, baina eguzkia ordu luzez hartzea ezin da ona izan osasunerako, ez jauna! Askotan, uda heltzeaz batera, gogorarazten digute azala babestu egin behar dugula, gero arazorik ez izateko. Baina urtero ikusi ahal dugu ikatza baino beltzago dagoen jendea edo karramarro kolorea dutenak.

Hortaz, aurten ere pandemia eta guzti, jendea beltzaran ikusiko dugu kaletik, maskararen marka izan ezik, kar, kar, kar,…

Uste  duzue ona dela hain beltzaran jartzea? Zergatik jartzen da jendea beltzaran, besteen laudorioak entzuteko?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07