blogak

Euskerabili

79. EGUNA: AMA-HIZKUNTZA BANU…

Ez da lan makala hizkuntza bat ikastea, ez. Are zailagoa hizkuntza horretan pentsatu behar dugula esaten digutenean. Zaila izaten da hizkuntza bat ikastean dugun ama-hizkuntzarekin ez alderatzea, zaila baino ezinezkoa esango nuke. Oso erraza da ikasten ari garen hizkuntza hori ama-hizkuntza duenarentzat kalko horiek saihesteko esatea, dugun ama-hizkuntzaz ez pentsatzeko esatea, naturala izateko esatea,…

Gainera, hizkuntza horretan hitz egitean,  egiten ditugun hanka-sartzeez guri barre egitea ere onartu behar izaten dugu, aurpegi ona jarriz eta gure onerako dela esanez. Bai zera! Inori ez zaio gustatzen hanka-sartzea hitz egitean, nahiz eta menderatzen ez duen hizkuntza batean izan.

Euskara ez da salbuespena. Euskaldun zaharrek uste dute denok haiek bezala hitz egin behar dugula, hizkuntzak dituen giroak, salbuespenak, deklinazioak, aditz-sistemak,… horiek guztiak egun batetik bestera menderatu behar ditugula. Ez da lan makala nor-nork edo nor-nori-nork aditz-sistemak bereiztea, ez horixe! Zenbatetan ateratzen da ikusi dizut hori, eh? Eta sujetoari jarri behar zaion k hori, zer? Eta aditz pluralgilea? Zein hizkuntzatan bereizten da objektua singularra edo plurala den?

Ez da lan makala hizkuntza bat ikastea, ez! Are gehiago pandemia honek eragindako egoera honetan!

Zaila egiten zaizue euskaraz pentsatzea eta itzulpen literalak ez egitea? Zer behar da bigarren hizkuntza erabat menperatzeko? Zein izan da euskaraz ikasitako guztiaren artean zailena? Zergatik? Zailagoa da euskara ikastea bizi dugun egoeran?

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07