blogak

Euskerabili

78. EGUNA: ALDATU EGIN NAUTE

Pandemiaren ostean hobeak izango omen gara. Ez nago ados. Birus madarikatu honek alda gaitzake, baina kabroia dena kabroia izango da eta on hutsa dena on hutsa. Hainbeste ez gaitu aldatuko, bestela eskerrak eman beharko genizkioke. Miraria litzateke eta birusek, nik dakidala, ez dute mirarik egiten, baina baten bati bizitza izorratu bai, baten bati bizitza kendu bai.

Martxotik hona ez naiz pertsona hobea, ez naiz beste pertsona bat, lehengoa naiz. Betikoa naiz, beti bezain ipurterrea, beti bezain fidela, hau da, izan nintzena naiz eta kitto. Baina onartu behar dut birus honek, guztion kasuan bezala, eragin didala hainbat aldaketa. Berriro korrika egiten hasi naiz, orain dela hogei urte egin nuen korrika azkeneko partez eta orain egunero ateratzen naiz, poliki-poliki, baina korrika egiten dut. Etxera igotzeko ez dut igogailurik hartzen, bizi naizen etxean orain arte beti hartzen nuen igogailua eta orain ez. Kutsatzeko arriskuak hainbat ohitura hartzera behartu gaitu, baina nortasuna aldatu? Ez dut uste.

Pandemiaren ostean hobeak izango gara? Zergatik? Zer ohitura berri hartu duzue egun hauetan?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07