76. EGUNA: ORDAINDU GABE BIDAIATU
Oraintxe ikusi dut telebistan hemengo enpresa batek tramankulu bat diseinatu duela autobus batean sartzerakoan gure tenperatura neurtzeko eta, maskara jantzita ez badaukagu, abisatzeko. Autobus barruan ere beste tresna batzuk jarriko dituzte airea garbitzeko eta guk seguruago bidaiatzeko. Baina, sukarrik badugu, kalera botako gaituzte. Ez digute sartzen utziko, nahiz eta sukarra beste gaixotasun batek kausatu.
Etxetik atera ahal garenetik ez dut garraiobiderik hartu. Leku guztietara oinez joaten naiz. Beti gustukoa izan dut oinez joatea, baina orain neure burua babesteko era egokia izan daitekeela uste dut. Gainera, era merkea eta osasuntsua da.
Ez da nire kasua, baina jende asko autobusa edo metroa hartzeko beldur da. Adituek diotenez, oso leku arriskutsuak dira, hor birusak libre pertsona batengatik beste batengana bidaiatzen du, gainera, tiketik ordaindu gabe. Bisura garraiotik botatzeko, gaur egun ezinbestekoa da maskara eramatea, baina ez dakit hori nahikoa den. Leku itxiak, txikiak eta arriskutsuak dira eta askotan ez dugu beste erremediorik, hartu behar dugu metroa, trena edo autobusa.
Kalera atera ahal garenetik, inoiz hartu duzue garraiobiderik? Nolako esperientzia izan da? Seguru gaude bertan? Neurri berezirik hartzen duzue? Zeintzuk? Zer iruditzen zaizue leku guztietara oinez joatea?