blogak

Euskerabili

73. EGUNA: NORENGANAKO MIRESMENA?

Egunotan denok ikusi dugu Adurizen agurra. Hedabide guztietan izan dugu honen berri eta asko izan dira jokalari honen kirol bizitzaz aritu diren egunkariak eta saioak. Denak izan dira hitz onak eta lausorioak jokalari honenganako. Bertako hedabideak, atzerrikoak, denek izan dute zer esan. Talde bereko jokalarien gorespenak, beste taldekoenak, … Bere erretiroa iragarri zuenetik, egun guztietan irakurri dezakegu jokalari honi buruzko iruzkinen bat. 

Badakit futbolariek diru asko dutela eta, erretiroa gazte hartu arren, ez duela diru arazorik izango eta gizaki xumeok izango ez dugun pentsioa izango duela. Bai, hori guztia badakit. Baina, egia esanda, inbidia apur bat diot. Ez izango dituen bizimoduagatik eta diruagatik, ez horregatik. Inbidia diot jendeak berak egindako lana mirestu egiten duelako eta oso polita izan behar delako norberarenganako onespen horiek guztiak irakurtzea.


Nahiko nuke neuk ere erretiroa hartzean egindako lanaz gauza onak entzun. Edo hobe erretiroa hartu baino lehen balitz, kar, kar, kar, …

Uste duzue baloratzen dizuetela zuen lana? Baloratzen dugu besteek egindako lana? Asko kostatzen zaigu baloratzea? Noren lana baloratuko zenukete? Zergatik?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07