blogak

Euskerabili

69. EGUNA: ZENBAKIAK DANTZAN

Gaur 69. eguna dugu pandemia hau hasi zenetik. 69 zenbakia, zenbaki erotikoa. Zenbat txiste, edo txisteak ez direnak, egiteko aukera ematen duen zenbaki honek, ezta? Bueno, egia esan, ez da horretarako aukera ematen duen zenbaki bakarra. Zenbat esaeratan agertzen diren zenbakiok!!! 

Nire kasuan, ez naiz hain txarra zenbakiekin. Txikitan, eskolan, egunero eginarazten zizkiguten kalkulu ariketak eta trebetasun handia hartu genuen horretan. Egia da nire garaian ez zegoela eskuko telefonorik eta kalkulagailua erabiltzea erabat debekatuta genuela, ez genuen inolako euskarririk; beraz, egoerak behartuta, onak izan behar genuen eragiketa matematikoetan, kar, kar, kar,… Hala ere, onartu behar dut urteekin eta, eskuko telefonoaren erruz, trebetasuna galdu egin dudala eta eragiketa sinpleenak egiteko ere kalkulagailura jotzen dudala.  

Ez dakit gaur egun eskolatan nola landuko duten zenbakien kontua, baina espero dut oinarrizko eragiketak egiten ondo ikastea. Denon onerako, bestela etorkizunean, euskarriak desagertuko balira,  ez dakit nola egingo ote genituzkeen gehiketak, kenketak, biderketak edota zatiketak…

Onak zineten matematiketan eskolan? Nola egiten dituzue eragiketa matematikoak, buruz ala kalkulagailuz? Ondo lantzen dira matematikak eskolan? Zer metodo proposatuko zenukete txikitatik matematikak ondo ikasteko?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07