blogak

Euskerabili

56. EGUNA: SANCHEZEK DIOEN MODUAN NORMALTASUN BERRIRA BUELTATZEN ARI GARA.

Eta gaur gauean zer? Bi metroko distantzia, maskarilla, pubak itxita. Bueno, ia ia normaltasunera bueltatzen ari gara, gaur ere ez dut “kolin” bat ere jango. Birus puta honek bizimodua zaildu egin digu, bizitzarako ezinbestekoak diren gauzak ez ezik, bizitzan ditugun plazerak ere. Eta plazera diodanean pentsatzen ari zareten plazeraz ari naiz.

Hemendik aurrera asteburuetan, (ehizan) ateratzen naizenean, antisorgailuez gain, FFP3 maskarilla, desinfektatzeko likidoa, ozonoa sortzeko tramankulua atera behar izango ditugu aldean, birus madarikatu horrek harrapa ez gaitzan. Gauzak horrela, bat-bateko aferak ez dira izango lehen izan zirenak eta, zenbait kasutan, ez dugu itxaron behar izango hurrengo goizera arte ondoan daukaguna nor den jakiteko. Orain maskarilla kentzearekin sorpresak izango ditugu.

Aurreko egunean lagun batek esan zidan ez dela ausartzen emazteari musu bat ematen eta zaila egiten zaiola txortan aritzea maskarillarekin. Egia esanda, ulertzen diot, nik ere ez nioke musurik emango, ezta maskarilla jantzita ere, kar, kar, kar...

Konsueloa. Nire beste lagun batek ere dioen bezala, ez dago ez neska, ez mutil itsusirik, trago falta baizik.

Uste duzue koronabirusak gure harreman sexualak aldatuko dizkigula? Eta ligatzeko moduak?  Euskal Herrian lehen ligatzea miraria bazen, orain zer da? Emango zenioke musu bat ezagutu berri duzuen pertsona bati?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07