blogak

Euskerabili

55. EGUNA: URDINA ALA GORRIA, ZEIN MOZTU?

Ez dakit zein herritan izan den, baina bitxia, oso bitxia iruditu zait mutiko batzuek egindakoa. Itxialdi hau dela eta, mutikoak, irakasleak bidalitako etxerako lanez nazkatuta edo, bere etxera joan ziren eta wifi konexioa moztu egin zioten. “Kableak gurutzatu” (euskaraz haizeak jo) eta, zizt-zatz, kableak moztu eta akabo arazoa!!!

Irakaskuntza mundu honetan, gurea garrantzitsuena dela pentsatzea da irakasle guztiok daukagun akatsa. Gure ikasgaia, gure lana, beste gauza guztien gainetik egon behar da, eta gure ikasle maiteek ahalegin guztiak eta denbora osoa eskaini behar dizkiote horri. Horregatik, konfinamendu honetan irakasle gehienek (agian nik barne) lanak eta lanak bidaltzen dizkiete ikasleei, besterik egiteko edukiko ez balute bezala.

Ez dut haiek egindakoa zurituko, baina haserrea pasa ostean, haien irakaslea izango banintz, barkatuko nieke. Gaizki dago egin dutena, ez dago aitzakiarik. Baina, eskolan zer edo zer ikasi beharko bagenu, egoera zailetan konponbidea lortzea izan beharko litzateke. Eta kasu honetan, zergatik ez, konponbide ona aurkitu zuten. Tamalez, harrapatu egin zituzten. Plana ona zirudien, baina plana ezin hobea izateko lehenengo baldintza besteek ez harrapatzea da.

Zer uste duzue mutikoek egindakoaz? Zigorrik merezi dute? Konfinamendu honetan lan gehiegi bidaltzen dituzte irakasleek? Gogoratzen duzue eskola garaian zuek egindako bihurrikeriarik? Zein?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07