blogak

Etzi.pm

[Rolaldia] Maddalenen madarikazioa

[Rolaldia] Maddalenen madarikazioa

Maizterra: Petrux
Jolasa edo sistema: Akelarre
Partidaren izena: Maddalenen madarikazioa
Jokalari kopurua: 3-5
Partidaren sinopsia: 1350 urtea da. Azoka eguna da Oreretan (Villanueva de Oiarso bezala berriki izendatua izan den hiriberria). Gure protagonistak herrira etorri dira hainbat aferaz okupatzera, baina hildako gorpu baten agerpenak plan guztiak aldatuko ditu. Nork hil du herriko alguazila, eta zergatik?
Eguna eta ordua: Abenduak 5, 18:00
Partidaren iraupena: 2 ordu eta erdi
Beharrezko baldintza teknikoak: Jitsi, dadiƱos
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela
Umeentzako egokia al da? Ez
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Biolentzia eta umore beltza

Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07