blogak

Etzi.pm

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Bigarren instantzia: Durangoko Azokan 1 (AtopiaRPG)

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Bigarren instantzia: Durangoko Azokan 1 (AtopiaRPG)

Zerbait ez dabil ondo. Batere ondo.

Frekuentziak ez dira duela bi urte bezain garbiak. Biztanleria ez dago lehen bezain pozik.

Kutsadura-arrastoak azaltzen hasi dira han-hemenka. STMA eta Marxialisten Frekuentzien artean Butroi-tunelak aurkitu ditu Elkartel-ek.

Lur4a eta Ikus(t)ezinak sabotaje-ekintzak elkarri leporatzen hasi dira. Mundu guztiak egozten die errua Agentziari eta lerratu gabekoei, eta piratek artean uko egin diote frekuentzia bakarrean bizitzeari.

Agentziak, halere, badaki hauek ez direla Zazpi Frekuentzien funtzionamendu-arazoen erantzuleak. Beste norbait, beste zerbait dago honen atzean.

 

Rolkast saio honetan Durangoko Azokako Kabi@ gunean jokatutako Zazpi Frekuentzia partida eskainiko dizuegu, bi ataletan bereizita.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñigo Sendinori, zuzeneko saioko kontu teknikoez arduratzeagatik.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07