blogak

Etzi.pm

[Ilunabar Aldea] Itsasoko zilarra – VAESEN

[Ilunabar Aldea] Itsasoko zilarra – VAESEN

Abentura honetan Vaesen, edo eskandinaviako izaki mitikoen lurraldean barneratuko gara. Gaurko partidan Ana Morales Iljenka idazle ausarta izan da, eta Eneko Olazabal berriz Torun, ehiztari pragmatikoa. Maizter edo zuzendari lanetan Txabi Landabidea ibili da.

Iljenka maitea,

Oscar Uddgren naiz, egun Fjällbacka arrantza-herriko apaiza. Bihotz astunarekin idazten dizkizut lerro hauek. Aukerarik gabe gelditu naiz nire egungo egoeran, eta, beraz, zuregana jotzea erabaki dut zure talentu eta espezializazioaren bila. Nire tutore eta lagunik onena, Carl Eric Hedqvist vicarioa, hilda dago. Duela astebete aurkitu zuten gorpua, Fjällbackako artxipielagoko hondartza batean.

Heriotza-epaileak bere buruari eragindako tiroa identifikatu du heriotzaren zergatia bezala eta bere buruaz beste egin zuela ondorioztatu du. Uko egiten diot ondorio hau onartzeari, badakit, ez dut zalantzarik hemen naturaz kanpokoa dagoen zerbait gertatu dela. Eta badakit nor den ardura. Falta zaidana frogak dira, eta horri buruz zerbait egiteko bitartekoak.

Azken aldiz hil baino aste bat lehenago ikusi nuen Carl Eric. Naufragoen irlara bidean zegoen, Jainkoaren hitza uharteko ostatuan maiz agertzen diren arrantzale eta marinelei eramateko. Naufragoen irla itsas trafikoaren plaza garrantzitsua eta arraina gazitzeko fabrika handienaren gunea da. Egun batzuetan itsasoa hain dago ontziz gainezka ezen jendeak Fjällbacka erdiraino joan liteke oinez, ontzi batetik bestera saltoka. Naufragoen irla sardinzarren arrantzaz eta bekatuz josita dago. Lapur etxe salto honen jabeak, Zacharias sardinzar baroia Amundsson eta bere ama Abela – bertakoek Amandre deitzen dutena aho batez ari dira gure Jaunaren irakaspenak zalantzan jartzen eta irla bisitatu duen bikario oro bertatik bota dute. Sinetsita nago sardinzar baroia eta amandrea -baita Zacharias-en anaia zaharragok, Paul, Pete eta Pace, ergelak baina arriskutsuak, Deabruaren lana egiten ari direla eta haiena dela Carl Ericen heriotzaren ardura eta erru osoa.

Irlara joango naiz haien erruaren froga bila eta Satanasen adiskide horien aurre egitera.

Zure laguntza galdegin behar dizut ahalegin arriskutsu honetan. Jauna estimuan baduzu baduzu eta bere zerbitzari apa hau lagundu nahi baduzu bere beharrik handiena duen garaian aurki nazazu Fjällbackan ahalik eta arinen.

Zure lagun Oscar Uddgren

Atala jaisteko, sakatu hemen:

Vaesen – Itsasoko Zilarra – ilunabar aldea

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07