blogak

Etzi.pm

Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera

Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera

Komunikazioaren aroan bizi gara. Komunitatean. Amankomunean gauza asko dauzkagu, eta partekatzeko ere ugari. Ideiak trukatzea da asmoa. Komunikaziorako egitasmoa. Gaur ere leihora aterako gara, txalo egitera. Eta gero auzokideekin, adiskide berriekin, ezagun eta ezezagunekin hizketan geratuko gara tarte baten. Leihoak arnasa ematen digu, eta munduarekin lotzen gaitu. Kolektiboarekin harremanetan gara.

20:20ean hitzordua

Eta gaur hitzordu bat jarri dugu 20:20ean. Hitz egiteko. Komunikatzeko. Gogoeta egiteko. Gaiak planteatu eta solasean aritzeko. Komunitatean. Sarean. Gure leihoan. Mundura begira jartzen gaituen honetan. Pasa mezua. Gogoetarako hartuko dugu tartetxo bat, ideiak trukatzeko, ekintzak proposatzeko. Egunak eman duenari errepasoa emateko agian. Etorkizuna irudikatzeko. Modu kolektiboan. Gure auzokideekin. Komunitatean.

leiho bat mundura

Egitasmo komunikatiboa da. Elkarrekin. Teknologia berriak baliatuz, eskaintzen dizkiguten aukerak profitatuz, aukera berriak asmatuz. Elkartasunetik, kooperaziotik, espazio libre berriak sortuz. Gogoeta eta pratika uztartuz. Zerbait asmatu nahian, beti egin duguna egiteko. Hitz egin. Komunikatu. Elkarri gauzak esan, kontatu. Transmititu.
Leihoak ez dira irratiak, baina orduro albisteak ematen ahal dituzte. Ez dira telebistako albistegiak, baina gertaerak komentatzen dira. Irekiak dira leihoak, eta maiz zabaltzen ditugu, arnas freskoa jasotzeko. Eta txorien txioak entzuten ditugu egunotan. Gu ere ari gara txioka, ez dugu gure jarioa eten.

Gaur, osteguna, pintxo potearen orduan eta txaloen ostean hizketan arituko gara. Ez ahaztu, 20:20ean leihotik mundura.

Eta txat kanalean ere komunikatzen jarraituko dugu. Parte hartu zuk ere.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07