Aurrekoan irakurri nuen azkenaldian gehien aztoratu nauen albistea, neure konfort zonatik ostiaka atera nauena.
Irudikatu baitut Russell Crow aktorea, Maximus Decimus Meridius jeneral erromatarrena egiten, Gladiator filmaren lehenbiziko borroka irudietan, Germaniako oihan batean barbaro beldurgarrien kontrako oldarraldian.
Irudikatu baitut Ingalaterrako erregearen zalditeria astuna, lauhazka bizian, lantza luze baino luzeagoak aurreraka begira, Eskoziako belai zabal batean, eta Braveheart filmean William Wallace independentistaren rola jokatzen duen Mel Gibson “eutsi, eutsi” oihukatzen.