blogak

Ergeletan ergelenak

Unetxoa

Bederatzi urte inguruko haurren bat baldin baduzue etxean, agian asteburu honetan tokatu zaizue berarekin solasaldi bat izatea, berriz ere argi baino argiago izan dezan ez dadila ezezagunekin inora joan, batez ere orain kalean bakarrik ibiltzen uzten hasi zareten honetan.

Vianatik 15 minutura dagoen Errioxako Lardero herrian gertaturiko hilketa lazgarri eta beldurgarriaz ari naiz, noski. Halako adineko haurrak ditugun gurasoon tertulian gai hau atera zelarik, nire lehenbiziko erreakzioa izan zen gaia modu arrazional batean aztertzea, eta adieraztea oso-oso gauza ez-ohikoa dela, eta estatistikei erreparatuz gero, hobe dugula ezagunen beldur izatea, ezezagunena baino; adibidez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07