blogak

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

ZORIONAREN LOB(I)AK

 Triste edo moralki apurtxu bet flojotxu nauenean [eta alaitu gure dotenean, izan be batzutan neure dramak berrelikatzea gustetan dozta] sekulan be fallatzen ez doztan erremedio bet dekot: lobiegaz egon.

Amodiozko desengainu bet izan eta enplan ”Inork ez dozta maite” banau,  maitatua sentitzen arazten doztabe, lehen segundutik.  Ikusten doztabenean ipintzen dabiezen poz aurpegia eta IZEKO!!! efusibo hori ezin diz diruagaz ordaindu. Eta erreakziño zintzoa da, barne-barnetik urteten dakiena. Musu eta besarka horiek arima sendatzen dabez!

Badauz egunak non dekozun sentsaziñoa desastre bet zazela, eta dena txarto egiten dozula,eta ez dozula ezebeztarako balio … pues beraiegaz mirestua sentitzen nai.  Beraiendako, superjakintsua nai. Guztia dakit, jakinduria osoa dekot. Galdera guztiendako erantzuna dekot [aitortu bihar dot batzutan KO ixten doztabela eta ez dakit zer erantzun, edo ez dakit beren gurasoei egokia irudiko dakien neuren erantzuna! Beste batzutan, aitortzen dot, asmatzen dotazela!]

Behin, zaharrenak 4 urte edo zeukiezela galdetu zozten:

-Jirafek zergattik daukie lepo hurren luzea, izeko?

-[Eiñ???? Horrela dizelako??? Erantzun bet bihar dau…] Pues zuhaitz handien hostoak jatea atsegin dabez, eta gora iristeko lepo luzea bihar dabez.

Batzutan hainbat gaiegaz, helduen kontuak edo zerbait arraroa sometan dabez, beren gurasoei galdetu biharrean neuri galdetzen doztabe [eta hunkitzen doztabe pilo, izan be horrek esan gure dau neugaz konfidatzen dabizela].

-Izeko… Amatxok esan dozta beren tripatik urten nintzela…bainan ez dot ulertzen zelan den posible! Neu enai amatxun tripan kabitzen!

– Laztana, hasteko, jaio zinenean oso txikitxua zinen eta ez zinen golpera urten….apuke-apurke egin zenuen…Lehenengo burua, gero sorbaldatxu bet, gero bestea, ondoren gorputza, …

– Piezaka? Puzle beten modun? Gero amatxok juntatu zozten?

-[Eiññññ????????] Ez laztana, osorik urten zinen. Gorputza ez da zatituten…

Helduen konturen bet jakiten dabizenean be, neuri esaten dozte. EnPlan, izeko neu ya nagusixa nai! –

-Izeko, neuk ya badakit zer den folla-folla.-

-[Eiññññññ????????] Ah bai? Eta zelan dakizu?-

-Mikelek esan dozta eta berari beren lehengusuak esan dotza, eta nagusixa da, 11 urte dekoz! [horrek esan gure dau benetan be egixa dela neure lobiandako, 11 urteko betek esan dau eta!!!!]

-Eta zer da ba?

-Pues aitatxok eta amatxok emoten dabizen musutxu bereziak diz, umeak izateko.

-Aja….

-Lasai izeko, badakit orain ez dozula egiten, bainan egun beten topeukozu aitatxu bet zeurendako eta egingo dozu folla-folla beragaz!! [Joder Ane! Benetan be! 6 urteko ume moko betek be badaki ez dozula folla-folla egiten…]

Kaka bet modun sentitzen zazenean be [como una mierda] boteretsua sentiarazten dotzue. Izan be beraiendako Trump bainan boteretsuagoa zaz: Txutxeak edo joslailuak erosteko dirua dekozu edozein momentutan, gure dozun orduan juan zaitezke ohera eta gure dozuna jan dezakezu [edo hobeto esanda, gure ez dozuna ez dekozu zertan jan bihar], ez dau heldurik agintzen dozunik [edo behintzat beraiek hori uste dabez],  bizikletan edozien lekura juan zaitezke inoren baimen barik, eta hobeagoa dena: Kotxea dekozu!!! [Si esk txollo bet nai!!!! Ez dakit zelan ez doten topetan aitatxu bet folla-folla eiteko!!!]

Mundu huntan ez dozula enkajetan pentsetan badozu, edo baztertuta sentitzen bazaz be, beraiek bati hartzen dotzue ondo. Bati dauz prest zeugaz jolasteko edo plan bet eiteko! Izeko moloia zaz beraiendako. Super ondo pasetan dabe, eta super ondo pasatu arazten dotzue: Gure dozue izekogaz zinemara joan? Bai!!!! Gure dozue izekogaz magdalenak egin? Bai!!!! Gure dozue hondartzan jolastu? Bai!!!!!….

Eta hoberena… bati ateratzen dotzue irri bet. Barre pilo eiten dot beraiegaz eta beraien burutazioegaz, eta beraien “salidegaz”. Duela gitxi, domeka beten, geure gurasoen etxean ginela, neure neba zaharrena loba txikitxunari [3 urte eta erdi dekoz] zapatiletako lokarria lotutzeko makurtu zen, eta buruan hasi dako apurtxu bet koronilla urteten:

– Osaba!!!! [super seria eta super preokupata] Burutik haragia urtetan hasi jatzu!!!!

Eta hori da neure loba-terapia!

ERANTZUIDAZU! MUNDU HONETAKOAN NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07