blogak

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

SAN VALENTIN

Bariku huntan San Valentin izango da [bai, badakit kontsumismoari lotutako ospakizuna dela] , urteetan ospatzeko ezebez izan dotela, egun hau, neure frakaso sentimentalegaz erlazionatzen dot.

31 urte hauetan (ixa 32) izandako zita, harreman eta frakaso sentimentaletatik abiatuta, bidean topa dotazen genero maskulinoaren tipologia zerrendatuko dotzuet jarraian. 

  • BARNEALDEKOA (de interior): Ez dau gure esan Arabarra edo Tuterakoa denik, Ondarrutara izan laike perfektamente. Sentimenduak barne-barnean, barru-barruan ezkutaten dauzen mutila da. [Neure lagun Amaiak be euskaldun peto-siku deitzen dotza] Inoiz ez dakizu pozik dauen edo ez, gustora, si le pones, zeugattik zerbait sentitzen dauen, gustetan ote dotzazun… [Apurtxu bet Urkullu modun, expresiño barikoa, Daniel Craig James Bond modun, harri bet: hotza, gogorra eta sentimentu barikoa].

Lehen zitara soineko super sexy bategaz azaldu zaz eta begiratzen dotzu beren amuma ikusten ari badan modun; Txortan zauzte eta aurpegi bardina deko momentu oro, ez dau ez gestikulatzen, ez soinurik edo berbarik eiten [exzitata dau? Ondo pasetan ari da? Laztan hau gustetan dako???] ; Sekulako haserrea dekozu beregaz, eta ez dauz ezebez esaten, bardin dako. 

Sentimenduak barnean gortetzen dauz. Zeure berba politei ez dotza inoiz be jarraituko.  Esaten dotzazu: “Pilo gustetan doztazu”. Erantzuna: Isiltasuna. “Azkan aldian neure buruan zauz”. Erantzunik ez. “Super gustora egoten nai zeugaz”. Kri-kri-kri…

  • XARMARGARRI LIMURTZAILEA (El engatusador encantador): Hunek bai, hunek berba eiten dau [eta zelan gainera !!] Emakume tipologietan masterra deko einda [emakume ehiztari profesionala da] eta badaki momentu bakotzean zer entzun gure dozun eta zer gure dozun. Adoragarria, maitagarria eta irresisteblea da [barkatu, bainan Elhuyarrek irresistible-ndako emon doztazen aukerak ez doztabe konbentzitu] Harremana irauten dauen bitartean [eta maitemintzen ez zazen bitartean] primerako momentuak pasakozuz beragaz [sabe mojar bragas como nadie !!!] . Argi izan bihar dozu, etorri zen moduan juango dela [abisa barik], bere konkisten zerrendako bet gehiau besterik ez zazela, eta ziurrenik be, ez zaz bakarra izango, hau da, zeugaz dauen bitartean, beste nonogaz be harreman bardina izaten ari da.

  • BIKOTEDUNAK: Tipologia bi : jakinarazten dotzuenak bikotea deukiela, eta ez dotzuenak esaten [6. edo 7. zita bitarte seme-alabaren bet daukiela ezkutatzen dotzuten bananduak be talde huntan sartzen dotaz. Neuk ulertu ahal dot lehen zitetan (2-3), ez dakizunean zelan eruango zazten eta hurrengo zita bet egongo den, ez esatea beno,… bainan ikusita 4 zita eta zerbait sortzen ari dela….esan biharreko DATU OSO GARRANTZITSUA DA !!!]

Neuri nonor gustetan badozta, izenan atzerik egiten doten galdera da. “Bikotea dekozu?” Noski, adar jotzaile-jartzaile asko dau eta gizurra be esan ahal dotzue. Argi badekozu gau beteko pin pan pun toma lacasitos bet izango dela, ez dau arazorik, bainan zerbait gehiau gure badozu beragaz, KONTUZ! Bati izango zaz beren bigarren platera, eta beren bikotea ixten badau be, ziur egon, arinau edo beranduago beste nonogaz adarrak ipiniko dotzazula. [adar kontuetan behin bakarrik ez da existitzen]

  • ROMANTIZISMOA HANKATARTEAN DEKONA: Gauza politak zakilagaz esaten dauz. “Gustetan doztazu” esan biharrien foto polla enpalmatua bidalzen dotzu, edo zuzenean esaten dotzazu “Zelako gogorra ipintzen doztazun”. “ Zeugaz gogoratu nai” edo “zeugaz pentsetan egon nai” video corrida bet da, eta hasarratuten bazazte, adiskidetzeko zakila ateratzen dau ezer esan barik, enplan “polvo de conciliación botako dogu o zer?”, edo dutxan dauela bideo bet bidaltzen dotzu , beren gorputz guztia enjabonaten, beren parte intimoetan inzidituz. [alde ona begiratu bihar dotzazu, gustetan dotzazula erakusten dotzu, hori bai, egunen beten  si ya no te la saca, preokupatu…ya ez dotzazu gustetan ! ]

  • ANTI-KONPROMISO MAN: Konprometitzeak urtikaria emoten dotza. Berandako BIKOTE berba, banpiroendako eguzkia modun da! [beren harreman ideala bikotedunak diz, bainan lasai, solterei ez dotzabe muzin egiten]

Berton be mota bi:

1) Berbaz ez dotzu esaten, bainan jarrera eta portaeragaz ez dau dudatik: Ez dotzu inoiz bez musu bihotzagaz daukien emotia bidaliko. Berandako, bihotz horrek esan gure dau “batirako maiteko dotzut eta 7 seme-alaba izan gure dotaz zeugaz”. Plan nagusia sexua da. Agian kanpoan afaldu bai bainan oheratzea da zita hurren helburu nagusia. Inoiz bez ez zazte domeka arrasti beten zinemara juango. Hori bikote-bikote-superbikoteak bakarrik eiten dabez.

2)  Berbaz adierazten dotzuna:. Seguruenez, ez dotzu lehen momentuan esango [ostantzean pasa liteke zeugaz txortan egiteko aukera galtzea, eta txortatan egiteko aukerak ezin diz galdu !], litekeena da behin konkista ziurtatute dekola adieraztea. Eta ez pentsa zuzenean esango dotzunik, “zeugaz txortan egin gure dot bakarrik”. Ez. Modu poetiko bet topeuko dau esateko. Kutxu abenturero, aske, atormentatu, bihotza zabaltzeari uko egiten dotzanak : “ Sekulako neska zaz, bainan neure burua ezagutzen dot eta ez nai ona zeurendako, neuk bati amaitten dot min emoten”.

Abisatu dotzu. Gero ez juan azalpen eske. “Esan notzun”  eta “neu holan nai” . Eta egia da esan zotzun. Arrazoia deko.[lagun-min betek  artikulo bet pasa zozten artikuloa itxiko dotzuet. Neurendako artikulo hori da la biblia mutil hauen inguruan. Tituloak be dena esaten dau “Nena, no te enamores de mi”] 

https://haikita.blogspot.com/2017/08/nena-no-te-enamores-de-mi.html

[Esan bihar dot ezaugarri guztiak betetzen dauzen mutilen bet be ezagutu dotela. Pleno. Ane, oso ondo!]

Beno, zer, ausartzen zaz zitatxu betera ?

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07