blogak

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

BELARRIPREST

Kaixo! Zelan?

Euskaraldia dela eta aprobetxatuko dot aspalditik euskararen inguruan idazteko neban ideia gauzatzeko.

Titularra: Izena eman duten 5-etik bakarra da Belarriprest. Hau da ahobizi gehiau emon dabie izena. %45 gipuzkoarra.

Artikuloan dio agian ez dela ondo ulertu figura bakotzaren papera: ahobizi euskaraz ondo dakitenak eta belarriprest txarto edo bapez modun ulertu dela, baina desberdinatsuna euskararekin hartu gure dan  “konpromiso”  maila dela.

Nor dau inplikatuago? Nor ahalegintzen da gehiau lehen berba euskaraz eitten? Euskara maila kaxkarra baina bere bizitzan sartzen ahelegintzen den nonor alan euskara ama hizkuntza modun dauen betek?

Neu enai euskaldun barri konsideretan, izan be euskaraz gazteleragaz batera ikasi neban, baina aita euskalduna izan arren, amatxu ez da euskalduna eta etxean bati gazteleraz ein dogu. Beraz, ez da neure ama hizkuntza. Eta bai EGA dekot. Insti garaian atera neban.

Inoiz ez dot izan ingurune euskaldunik. Ikastolan ikasitakoa nai eta noski hori izan da euskaraz aritzeko eremu bakarra, baina egixa esan, ikastolan be geure artean gazteleraz ein dogu bati. Karrera be euskaraz ein deban, beno ahal ziren asignaturak, baina ez neban egin “konpromisoagattik” baizik eta euskaraz ikastera ohituta neuanez, pues errazagoa egingo zaoztela pentseu neban.

Neure kuadrillako ia guztiek daukie EGA, baine berba eiterako garaian guztiok eiten dogu “spainglish” kutre moduko bet baine euskaraz. Enplan hizkuntza bet indiojau modun berba eiten dozunean. Ez dot esaten euskañola, izan be euskañola neuk eitten dot euskaraz berbetan ahalegintzen ari naienean, beraik ez dabie berba bet be eiten euskaraz,

Irakurtzen ari zaren textu hau masomenos euskara zuzenean eta arautuan idazteko gai nai. Zin dagizut agian errazagoa izango zela neurendako horrela egitea. Gatxakoa da euskalkiñolaz aritzea izan be neuk ez dot inoiz euskalkirik izan. Zergatik eiten dot hori? Arrazoi bi: behingoz pantailaren atzean euskalkia dauen nonor modun sentitutzeko eta bi, online munduan dauzen euskaldun gatxei esateko, ez dauzela bakarrik, eta animateko euskaraz eitera, neure modun txarto edo gaztera sartunde eiten badabie be. Justu Xabier Amurizak beren “Estrakultura” artikuloan kritikatzen dauena egiten dot neuk propio, guran, nahita.  

Duela 7 urte erabaki neban biharreagaz gain apur bet euskarara hurbiltzera. Famila kontuek ein zoztaben hausnartzea, tarteko, lehen lobaren jaiotza. Hau da, euskara neure aisialdian sartzea erabaki neban.  Irakurtzea pilo gustetan doztanez, euskaraz irakurtzen hasi nintzen. Liburu bet gazteleraz, beste bet euskaraz. Ondoren, internetez hasi nintzen gauzak euskaraz topetan. Blogak, artikuloak, zine kontuak…. Irakurtzeak gramatika eta ulermena berreskuratzen lagundu zoztaben pilo.

Asialdia harremantzea be badenez, euskaraz nonogaz harremantzeko biharra neban izan be neuk kuadrilakoegaz ezin dot ohitura aldatu eta euskaraz berba ein, oso artifiziala da, inglesez arituko bagina modun… beraz, nonon topatu bihar nebazen “euskaldun ezezagunak” euskarazkoa harreman bet zerotik abiatzeko. Twitter izan zen neure aurera eta kontatu neban esperientzia…

Noski, aukera hori Gaztezulori zor dotzat eta neure baldintzak onartzeagatik. Neuk ez dot kobretan hau idazteagattik. Noski, eskaini zoztabela dirua, baine ez zoztan bidezkoa iruditzen “txapuza” hunengattik kobratzea, non Gaztezulon eta beste toki askotan dauen jendea kaliatezko edukiak egiten, profesionalak, ezin egon maila bardinean. Erronka eta aukera moduan hartu neban.

Ez dot gure biktimista izan, baine euskaldun gatxen baina inplikatuon espazioa aldarrikatzen nau sarean. Neuri ez dozta bapez kostetan euskaldun gatx bategaz euskaraz aritzea. Ezezagunegaz bati eiten dot lehen berba euskaraz. Hori bai, aurrekoa supereuskalduna bada, akojonetan hasten nai…eta pentseta hasten nai zelako ondo eitten dauen berba, eta neuk indiohau eitten dotela…eta ya zuzentzen hasten badozta, enplan, Barkatu, zein ordu da? EZ DA ZEIN DA ZE ORDUA EZ DA PERTSONA BAT, , damututzen hasten nai eta pentsetan dot, zegatik ez dotzat gazteleraz ein????

Euskaraz harremantzeko saretxo bet ein dot, eta orain berba praktika falta dozta. Eta ikasturte huntan ezarri doten erronka da hori, euskaraz berba eitten praktitzatzea. Lortzea euskaraz apur bet natural eitera, ez indio jau eta ez ikastolako euskara.  Astelehenero dekot Karmen berbalagun hurretan laguntzen…

Neuk ez dekot neure euskaren inguruko inplikazioaren inguruan inori be ezer demostratu bihar. Neurendako egiten dot. Neure erabakia izan da eta aurrera egingo dot hurtan neure modure, neuk gure dekot modure, barrutik urteten doztan modun, ez nonor inposatute edo derrigortute edo arautute…euskararen erabilerak (eta ez euskarak) ez luke araurik bihar, arau bakarra erabiltzea izan biharko zabielako.

Esketx bet ixten dotzuet ikusiteko apur bet zelan sentituten naien euskaraz berbetan. Esketxa da, beraz exageraziño puntue dekola pentsatu.

Milesker!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07