blogak

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

#AneTraketsFer

Kaixo lagunak!!!

Zelan? Martxoaren 7tik sarrera arrunta idatzi barik neuan, eta apirila amaitu bainan arinau, sarrera bet publikatu gure neban. Gaurko huntan azalduko dotzuet zertan naien trakets! [beno, patosa bet naiela eta kiroletan gatxa naiela arinau be aipatu dotzuet, bainan esk baldargune pilo dekodaz]

Lagun betek bidali dozta bideo bet non Eskoziako mutil bet agertzen den euskaraz  primeran berbetan [neu baine askoz hobe eiten dau euskaraz, duda barik]. Holango kasuak jakin dotezenan [euskara ikasten dauen Japonesa, sevillarra, estatu batuarra….]  guztiek eiten dabe berba neu baine hobeau, betron bizi barik eta euskaraz ikasten, neu baine denbora gitxiauan eta bati pentsetan dot: Ane, mongola zaz!!!

Eta ez hizkuntzegaz bakarrik, gauz pilotan nai oso traketsa. Teknologiagaz be hutsarren hurrengoa nai. Mugikorragaz oinarrizko gauzak bakarrik dominatzen dotaz, eta ordenagailua ozta-ozta dakit erabiltzen. Biharrien, informatika zerbitzu bet dekogu kontratatuta eta 2019ko 4 hil hauetan, iada 37 ordu gasta dotaz. Lehen informatikoa etortzen zen, bainan neure galderagaz eta zalantzegaz nonbait akojonata itxi dotaz tekniko guztiak [plus de peligrosidad edo exigituko zabien neugana etortzegatik edo] eta orain remotoz konektatzen diz [noski, remotora zelan konektatu ikasteko, teknikoa behin bainan gehiaugotan etorri bihar izan zeban  Zenbatu biharko baneban zenbat bider blokeatu doztan ordenaigailua, edo zenbat dokumentu galdu dotazen….

Gainera informatika edo online munduan erabiltzen dizen terminoak arrotzak diz neurendako.  Adibidez: zerbitzaria entzun eta ez dot identifitan makina edo kableak dekozen zerbaitegaz, neuk zerbitzaria entzun, eta pajaritaz jantzitako kamarero bet ikusten dut buruen, edota troll entzun eta koloretako muñeko happy horiek etortzen doztabe burura, eta bot, robot bet irudikatu biharrien, cowboy bota batzuk agertuten diz neure buruen.

Etxeko konponketegaz edo txapuzegaz be oso gatxa nai. Inutila. Bonbila bet aldatzeko gai bez enai!  Behin funditutakoa, aldatzera juan, eta zelan beroa zeuan, hatzak erre nebazen!!!

Beste baten, ur bero barik neuean etxean. Iturginari deitu eta galdetu zoztan, holan literalmente  dime ke te marka. Cuantos bares? “ [ta neu, Eiñññ??? Ze letxe ari dozta hau galdetuten? Marcar los bares????  Zertarako gure dau hunek jakin?]

  • Neu: Bares????
  • Si
  • De BAR?
  • Si…
  • Aquí? [ezin da posible izan???]
  • Claro (kon tonito….neska hau ez da osoa…)
  • …ummm… Pues…. bares así, el Golfo y el de los jubilados, y luego enplan para comer hay otros tres …

Ondiokan tipoa barrez dau!

Gauza artistikoegaz edo be oso gatxa bai. Zerbait abesten hasten banai [ahots penagarria izateaz gain] edo letra ezagutzen dozu edo abestiarei emoten dotzaten tonu eta ritmoagaz, ezin jakin zer ari naien abesten! Buruan dekot abestiaren doinua, baina ahotik ezin buruan dekodana atera !!!

Dantzan apurtxu bet hobe moldatuten nai, bainan trukoa deko: dantza latinoak ikasten 8 urte emon nebazen. Klaseko lehen egunean irakasleak ikusi zoztanean, esan zozten beren bizitzako erronka izango nintzela. [parrandetako dantza orduek be entrenamendu modun balio izan doztabe, erritmoa hartzen juateko, eta hurtan vodkak asko laguntuten dau….]

Marrazketatan be oso gatxa nai, neure 5 urteko lobak neuk bainan askoz hobeau marrazten dau, eta esku-lanak eta holangoak ondiokan eta gatxau! . Umetan, ikastolako esku-lanetan pegamentoa erabiltzea debekatuta neban, zerbait pega bihar bazen, neuk zelogaz ein bihar neban, izan be kolagaz, peligro bet nintzen! [7 urtegaz, hatza begiko parpadora pegatu nabien]

Makillatu, orraztu eta holangoak…be lo basiko de lo basiko. Ez jatuze pasa, tutorialak ikusten edota pelukerak esaten doztunean: “ hau, holan eskuagaz apurtxu bet holan egin, hemen ipintzen dozu orkilla holan super erraz, eta geldituten da super ondo!” eta zeu hasten zaz bardina eiten eta emoten dau hurakan oso bet pasa dela zeure buru gainetik!!!

Pd: Egixa esateko, ez dakit ondiokan zelan suladiari ez dotzaten su emon!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07