blogak

Eibar.org

Sauréren 2021eko beste komikiak

Sauréren 2021eko beste komikiak

Irudia: Fernando Ferreiro / Nacho Fernández / Sara Calzada / Victor Araque

Mende honen lehen hamarkadan euskarazko komiki gehien kaleratzen zuen etxea Sauré arabar argitaletxea izan zen, dena bi ediziotan ateratzen baitzuen, gaztelaniaz eta euskaraz. Gehienak hezkuntzara begirakoak ziren, artea, historia, zientzia... gaitzat zituztenak, baina fikzioa ere egiten zuen. Ondoren soilik digitalean argitaratzera pasatu zen, eta gero desagertu egin zen, urte luzez ezer argitaratu gabe egonik. Eta azken urteetan berriz ere hasi da paperean komikiak edota ipuinak argitaratzen. Komiki horietako zenbait berriak dira, baina beste asko lehenago digitalean soilik ateratako komikien berrargitaratzeak. Hori izan zen azaroan berri eman genuen Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikiraren kasua, eta hori da orain dakarzkizuegun 2021eko beste lau komiki hauetako gehienen kasua (baina ez guztiena).

Bizitzaren benetako funtsaren gidoia Jorge González de Mataucorena da eta irudiak Fernando Ferreirorenak, eta . Komikian izen bereko istorioaz gain 2012an digitalean ateratako Argitaratzaile baten istorioak 1: Matxinsalto argitaratzailea ere badago, Jansainen gidoia eta Esteban Hernández Calvoren irudiak dituena.

Zaporeen abentura liburuan aurrez euskarri digitalean ateratako Trattoria saileko bi zenbakiak (Giancarlok ez du etsiko! eta Ni hao, Txina!) daude, Lipocito gidoilari eta Sara Calzada marrazkilari dituztenak, eta Newtondarrak saileko 2. zenbakia (Newton eta frutaren bahiketa), Edorta Corpás gidoilari eta Victor Araque marrazkigile dituena. Eta Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak vs robotak liburuan Newtondarrak sail horretako 3. eta 4. zenbakiak daude (Newton eta berdinen jatorria eta Newton 24.mendean eta koska), egile berberenak. Bitxia da zergatik ez dituzten Newtondarrak saileko hiruak liburu bakarrean atera, bat beste sail batekoekin atera beharrean, baina tira...

Azkenik, Lurraren semea Manuel gaztetxoa protagonista duen Txanoa bildumako aurrez digitalean soilik irtendako hiru albumez osatuta dago: Zeharkaldi urdina, Tumbesera itzuli eta Uretara!. Denak, aurrekoak bezala, Txani Rodríguez dute gidoilari eta Nacho Fernández marrazkigile.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07