blogak

Eibar.org

Palestinako errealitatea ezagutzeko komiki-tailerra gaztetxoentzat Axpirekin

Palestinako errealitatea ezagutzeko komiki-tailerra gaztetxoentzat Axpirekin

Irudia: Axpi

Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren euskal adarrak, UNRWA Euskadik, Palestinako errealitatea ezagutarazten laguntzeko komiki tailerra antolatu du Intxaurrondo Kultur Etxean. Ainara Azpiazu Axpi komikigileak emango duen tailer hau 11 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Otsailaren 6, 13 eta 20an izango da, 17:00etatik aurrera. Euskaraz izango da eta dohainik, baina aurrez izena eman behar da. Ekimen bikaina, Palestinarren egoera larria, komikiak eta haurrak uztartzea. Animatu eta eman izena!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07