blogak

Eibar.org

Mahala esneki enpresaren komikiak

Mahala esneki enpresaren komikiak

Irudia: Alai Zubimendi

Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoitzi eta saltzen dituen Leaburuko Mahala enpresak, besteren artean, komikiak ere baliatzen ditu bere enpresa eta produktuak promozionatzeko. Beraien webgune txukunean Alai Zubimendik egiten duen Mahalen eta mundua komikia argitaratzen dute, orri bateko umorezko atal laburretan. Komikiaren protagonista mundua ezagutu nahi duen Mahalen txekor gaztea da, eta jada lau atal atera dituzte: lehenengoa, bigarrena, hirugarrena eta laugarrena.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07