blogak

Eibar.org

Komikien itzulpenari buruzko artikulua Senez aldizkarian

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak argitaratzen duen Senez aldizkariaren 49. zenbakian, 2018ari dagokionean alegia, komikiaren itzulpenari buruzko artikulua atera da.

Artikulua Maialen Garagarza itzultzaileak sinatzen du, eta bertan Bego Montoriok (hainbat komiki euskarara ekarritakoa da bera) emandako Marrazkiak itzuli edo testua marraztu? Komikiak euskaratzeko arrasto batzuk tailerraren kronika egiten du. Komikiaren definizioaren inguruan sarrera bat emateaz gain, oso modu atseginean azaltzen ditu komikien itzulpenak dituen berezitasun eta zailtasunak, adibide praktikoekin. Bunbuiloetako espaziora moldatu beharra, bunbuiloetako ahozko hizkuntza, paratestuak, onomatopeiak, irudien bidez adierazten denera egokitu beharra... Garagarzak ongi dioenez, "komiki-itzultzaile izan baino lehen komiki-irakurle izan behar da", baiki.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07